Zubipe Frontoia


Zubipe frontoia

Zubipe Frontoia

Kirola egiteko erreserba: pala, frontenisa, areto futbola.

Erabiltzaileen baldintzak: Ormaiztegin erroldatuta egotea eta 18 urtetik gorakoa izatea.

Aplikazioan frontoia erreserbatu ondoren, beharrezkoa da erretiratuen etxeko tabernara joatea eta posta elektronikora iristen den erreserbatu izanaren egiaztagiria erakustea. Dagokion tasa ordaindu eta eskatzailearen NANa gordailuan utzi ondoren, instalazioaren giltza lagako da (erreserbaren eskatzaileak egingo ditu izapide horiek, eta ez beste inork).

Erreserba-denbora igarotakoan, eskatzaileak toki berean itzuliko du giltza, amaitzen denetik ordu erdiko tartearekin gehienez, eta NANa itzuliko zaio. Hurrengo ordu-zatia erreserbatu bada, giltza erreserba-denbora amaitu bezain laster entregatu beharko da; debekatuta dago erabiltzaile batek beste bati giltzak lagatzea dagozkion izapiderik egin gabe.

Erreserba hasi ondoren ezin izango da luzatu erreserba-denbora.

Erreserbak geihenez hilabete lehenago egin ahal izango dira, eta bi ordukoak izan daitezke geihenez.

Urte osoan hartu ahal izango da, honako ordutegi honetan:

- Irailetik ekainera

- 18:00 – 21:00 asteartetik ostiralera.

- 14:00 – 21:00 larunbatak

- 11:00 – 21:00 igande eta jaiegunetan

- Uztaila eta abuztua: 11:00 – 21:00 astelehenetik igandera; tabernaren oporraldian giltza igerilekuko tabernan jasoko da, eta frontoiaren irekiera ordutegia 11:00etik 20:00ra izango da.

GILTZEN ERABILERA.

Zubipera sartzeko bi giltza emango zaizkizue: bat kanpoko pertsiana irekitzeko giltza arrunta eta bestea TAG elektroniko bat; azken honekin sarrerako atea ireki eta itxi eta argiak piztu eta itzaltzen dira.

Nahikoa da zerraia edo irakurgailuan segundo batzuk jartzearekin argia berde jarri arte irekitzeko, eta berdina egin argia gorri jarri arte isteko.

 Gogoratu beti argiak itzali eta atea itxi behar direla modu egokian.

Beste ekitaldietarako edo publikoarekin egiten diren kirol-jardueretarako erreserba.

Ormaiztegiko Udalera jo beharko da eskaera egiteko; eskabidea aztertu ondoren eta onartuz gero, eskatzaileari behar diren argibideak emango zaizkio tasa likidatzeko eta jarduera bera garatzeko. Horrelako jardueretarako pilotalekuak 320 lagunentzako gehienezko edukiera du kantxan eta 320 lagunentzako harmailetan.

Erreserba-eskaerak gutxienez hilabete lehenago egin behar dira.